8 iraila 2010

Iruña bada, jada, Europako Kultur Hiriburua izateko hautagai ofiziala. Azkenean, eta Kultura Ministerioak emandako epea beteta, Iruñeak bere hautagaitzaren proiektua aurkeztu du: txosten bat, agindutako inprimakiari jarraituz egina. Izan ere, hori entregatzea da lehen urratsa, Europako Kultur Hiriburu izendatua izateko lehian.
Bigarren hitzordu inportantea irailaren 28, 29 eta 30ean izanen da: orduan Iruñeko ordezkaritza batek hautagaitza defendatu beharko du, epaimahaiaren aurrean. Gero, epaimahaiak jendaurrean adieraziko du zer hautagaitza eta zer hiri pasako diren azken fasera.
Oraingoz, hemen duzu, ikusteko moduan, aurkeztutako proiektuaren laburpena. Hilabetetako lanaren emaitza da, kultur arloarekin estu-estu arituta egina, non talde-ahalegin handia egin behar izan baita, kulturak epe ertainean ardatz izanen dituen ildoak zehazteko.
Bidal itzazu iritzi eta ideiak, Iruñearen hautagaitza bultzatzeko

© Iruñeko Udaleko Kultura Alorra. Descalzos k., 72 beheko solairua
31001 - Iruña (Nafarroa) - T 948 420 960 - F 948 226 663 - info@pamplona2016.es